2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARRA
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan baita, behin betiko onetsi dira 2017ko plantilla organikoa eta 2016ko abenduaren 31n zeuden funtzionarioen izenen zerrenda. Hasiera batean onesteko erabakia 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an.
–Funtzionarioak.
a) Lanpostua: idazkaria, Ameskoabarreneko Udalarekin partekatua. (1).
Ordainsariaren maila: A.
Bateraezintasuneko osagarria: %35,00.
Lanpostuko osagarria: %13,72.
Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
b) Lanpostua: administrari laguntzailea, Ameskoabarreneko Udalarekin partekatua. (1).
Ordainsariaren maila: D.
Lanpostuko osagarria: %11,99.
Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Aldi baterako lan-kontratudunak.
a) Lanpostua: turismo informazio-guneko langilea. (1).
Ordainsariaren maila: D.
Sarbidea: oposizioa.
b) Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. (2).
Ordainsariaren maila: D.
Sarbidea: oposizioa.
2.–Funtzionarioen izenen zerrenda, 2016ko abenduaren 31n.
a) Idazkaria: Saturnino Mauleón Hita.
Egoera: jardunean. Maila: A.
Sarrera eguna: 1994-02-19.
b) Administrari laguntzailea: M.ª del Carmen Andueza Murguialday.
Egoera: jardunean. Maila: D.
Sarrera eguna: 2005-12-23.
Zudairin, 2017ko martxoaren 21ean.–Batzarreko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1709212