161. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarena, aditzera ematen duena jendaurrean jartzen dela Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgoitiko udal-mugarteetako abelbideen trazadura aldatu eta bertako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteetako abelbideen trazadura aldatzeko eta bertako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 804/2016 Ebazpenaren bidez, Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgoitiko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientearen hasiera onetsi zen. Gero, udal-mugarte bakoitzean dokumentu funts bat bildu eta landa-lanak egin ziren.

Bigarrena.–Abelbideen trazadura aldatzeko eta bertako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 11n.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1709610