161. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egiteko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kredituaren transferentzia, gastuen aurrekontuko honako partida hauen artean: “DYA anbulantziako partaidetza” 1 3120 48200 partida: 3.300,00 euro. Honako gastu hauek murriztuta finantzatuko da: “Katastroa mantentzea” 1 9320 2270203 partidatik 2.300 euro murriztuta, beraz partida hori 3.700 euroan geldituko da, eta “Argiteria publikoa energia elektrikoa” 1 1650 22100 partidatik 1.000 euro murriztuta, hori 17.000,00 euroko diru kopuruarekin utzita. “Linea elektrikoa jartzea eta transformadorea indargabetzea” 1 1690 61900 partida: 19.389,09 euro. “Kaleak zolatzea” 1 1532 619 partidari kreditu kopuru hori bera murriztuta; partida hau 37.578,63 euroko diru kopuruarekin geldituko da.

Onesteko diren kreditu-gehigarrien eta kreditu berezien osotarako zenbatekoa 6.655,01 eurokoa da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatzekoa.

Mañerun, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1709222