161. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

2017ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 13an, Udal honen 2017ko aurrekontu orokorrean kreditu bereziak sartzeko espedientea (1/2017).

Jendaurreko aldia igaro eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aipatu aldaketa behin betikoz onetsita dago. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Hau da aldaketaren laburpena:

Gastuetako alta:

Kontusaila: 1-1611-62200. Iturengo biltegiko obra.

Zenbatekoa: 223.112,13 euro.

Kreditu aldaketa honela finantzatuko da:

17508001 kontusaila. Diru-laguntza Iturengo biltegiko obrarako.

Zenbatekoa: 132.503,10 euro.

187010 kontusaila. Finantzabide lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina.

Zenbatekoa: 51.701,37 euro.

18700002 kontusaila. Diruzaintzako gerakina, baliabide lotetsiak izateagatik.

Zenbatekoa: 38.907,66 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturenen, 2017ko uztailaren 13a.–Alkatea, María Jose Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1708627