2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Eginkizunak eskuordetzea
Kontuan hartuz 2017ko abuztuaren 8tik abuztuaren 14ra arte kanpoan izanen naizela, Alkatetzaren funtzioak alkateordearen esku utzi behar ditut.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 47. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebatzi dut:
1.–2017ko abuztuaren 8tik abuztuaren 14 arte Alkatetzaren funtzioak Igantziko Udaleko zinegotzia eta alkateordea den Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi jaunaren esku uztea.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Igantzin, 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L1709148