1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
325/2017 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Irunberriko, Zareko, Pitillasko eta Arangurengo udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedienteari hasiera ematen diona.
Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horrekin bat, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak beharrezkoa deritzo Irunberriko, Zareko, Pitillasko eta Arangurengo udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanak hasteari.
Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Irunberriko, Zareko, Pitillasko eta Arangurengo udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta haietan hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientearen hasiera onestea.
2. Abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eta ukitutako udalei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 3an.–Ingurune Naturalaren Zerbitzuko zuzendaria, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ordezkoa (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2015eko abenduaren 23an eman eta 2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an, argitaratutako 316/2015 Foru Aginduaz baliatuz), Fermín Olabe Velasco.
Iragarkiaren kodea: F1709423