161. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintza hitzarmena Aurizberriko 9. poligonoko 64. lurzatiari dagokionean (UE23). Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2017ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmena Bernardo Urtasun Urrutiarekin, Aurizberriko katastroko 9. poligonoko 4. lurzatiari dagokionean (UE23).

Erabaki honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabakia jakinarazi ondoko egunetik hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Salari zuzendua bi hilabeteko epean, edo, aldez aurretik eta hautazko izaeraz, berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Lintzoainen, 2017ko uztailaren 17an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1708767