2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan
Cintruenigoko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko abuztuaren 2an, 285/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
“Alkatetzaren 2017ko abuztuaren 2ko Ebazpena.
Cintruenigoko Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Raquel Garbayo Berdonces naizen honek,
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2017ko uztailaren 27an egin errekerimenduaren berri izanik, jakinarazten baitu ondotik zehazten direnen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu dela, 206/2017 prozedura arrunta. Batetik, Cintruenigoko Udalak 2017ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, erabaki horrek ezezten baitu Inmobiliaria Arbonne SLk 2017ko aurrekontuaren hasierako onespenaren kontra jarritako erreklamazioa. Bestetik, 2008ko maiatzaren 15ean Udalari emandako 86.655 euro itzultzeko 2016ko irailaren 14an aurkeztutako eskaerari Cintruenigoko Udalaren ebazpen ezaren ondorioz, presuntziozko egintza ez betetzeagatik jarritakoa. Bada, errekerimenduaren edukiari kasu eginez,
EBATZI DUT:
Lehena.–Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea delako errekurtsoari dagozkion eskatutako bi administrazio espedienteen kopia eginbidetuak, osorik behar bezala zenbakitutako aurkibidearekin.
Bigarrena.–Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cintruenigoko Udalaren ediktu oholean argitaratzea, interesa izan dezaketenak aurkez daitezen eta, behar bada, demandatu gisa ager daitezen errekurtsoan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 44. artikuluari loturik.
Hirugarrena.–Udalak honako hauek izendatzea prozeduraren zuzendaritza eta ordezkaritza eramateko:
–Abokatua: Armando Sesma Gurucharri.
–Prokuradorea: Ana Muñiz Aguirreurreta.
Laugarrena.–Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegira igortzea, eta Udalbatzari haren berri ematea, eginen duen lehen osoko bilkura arruntean.
Argitara ematen da interesdunak izan daitezkeenak epatzeko demandatu gisa ager daitezen bederatzi eguneko epean.
Cintruenigon, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1709249