161. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena Udaleko galdararen konexioa Musika Eskolarekin

Burlatako Udalak, 2017ko uztailaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea 2017ko udal aurrekontuan, gastu honi aurre egiteko: “Udaleko galdararen konexioa Musika Eskolarekin”.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1709240