2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa 2017ko aurrekontuan.
Hasierako onespena Aparkalekuko obra handitzea
Burlatako Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aldaketa 2017ko udal aurrekontuan, gastu honi aurre egiteko: “Aparkalekuko obra handitzea”.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Burlatan, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1709238