1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
309/2017 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten batxilergoko lau ikasleei; proba horretako epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietako deialdia maiatzaren 16ko 183/2017 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko 2016-2017 ikasturteko Sari Bereziak ikasle hauei esleitzea:
–Naila Sebastián Esandi (NANa: 73140077P), Iruñeko San Cernin ikastetxekoa.
–Jimena Martinicorena Zaratiegui (NANa: 73482415Z), Iruñeko Arte Eskolakoa.
–Rebeca Aldaz Martínez (NANa: 73458632J), Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIkoa.
–Javier Goñi Lara (NANa: 73483599W), Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoa.
2. Ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute, eta Batxilergoko Sari Nazionalera aurkezteko aukera izanen dute.
3. Ikasle horien ikasketa espedientean 2016-2017 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu izana jaso dadila agintzea.
4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunei, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Unibertsitateen Zerbitzuari, eta Iruñeko San Cernin ikastetxeari, Iruñeko Arte Eskolari, Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIri eta Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeari, haietan ikasi baitute ikasle sarituek, eta interesdunei.
Iruñean, 2017ko ekainaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1708837