158. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak uztailaren 19an emandako 2386E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, faktore sozialek osasun mentalean duten inpaktua ikertzeko proiektuak izeneko diru-laguntza deialdia onetsi da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 358424.

Osasun Departamentuak bere gain hartua du Nafarroan osasun zientzien arloko ikerketa sustatzeko ardura, zenbait legek ezarritakoarekin bat (Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legea), eta, orobat, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen Hamargarren Tituluan, “Osasunaren irakaskuntza eta ikerketa” izenekoan, aurreikusitakoa betetzeko.

Parlamentuaren zuzenketaren bidez honako partida hau sortu zen, 25.000 eurorekin: “Faktore sozialek osasun mentalean duten inpaktua ikertzeko proiektuak”.

Iruñean, 2017ko uztailaren 19an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1709449