158. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Goranzko doiketak, 2017rako luzatutako 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2017ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen goranzko doiketak 2017rako luzatutako 2016ko aurrekontuan.

2017ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an, erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

VI. kapitulua: 86.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

Aurrekontu luzatuaren marjina: 86.000,00 euro.

Vianan, 2017ko abuztuaren 2an.–Jarduneko alkatea, sinadura irakurtezina.

Iragarkiaren kodea: L1709197