158. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Udalaren 2017ko aurrekontu arruntean
kreditu gehikuntza sartzeko espedientea (2/2017).
Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2017ko uztailaren 10eko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion 2017ko udal aurrekontu arruntean kreditu gehikuntza sartzeko espedienteari (2/2017 zenbakia).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturenen, 2017ko uztailaren 13an.–Alkatea, M. Jose Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1708633