2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Deialdia Ilurdozko lerraduraren egonkortzeko proiektuak eragiten dien eta ondasun eta eskubideen jabe diren pertsonei behin betiko okupazioa egiteko aurretiko Aktak egiteko
Abuztuaren 14ko 2017/286 zenbakia duen Alkatearen Ebazpenarekin bat, jarraian hitzez hitz idatzitakoa, Ilurdozko lerraduraren egonkortzeko proiektuak eragiten dien eta ondasun eta eskubideen jabe diren pertsonei deitzeko akordioa hartu da behin betiko okupazioa egiteko aurretiko Aktak egiteko.
“Esteribarko Udalak 2016ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako akordioaren bitartez, Esteribarko poligonoko 124 eta 128 lur-zatiak desjabetzeko espedienteari hasiera eman zitzaion Ilurdozko lerradura egonkortzeko lanak egiteko eta eraginpekoen ondasunen eta eskubideen zerrenda onetsi zen. Era berean, erabilera publikoaren eta lur-zatien okupazioaren beharra onartu eta aitortu egin zen.”
Halaber, espedientea jendaurrean egon zen hamabost eguneko epean (2017ko urtarrilaren 17ko NAOean argitaratua)
2017ko otsailaren 23an eginiko Bilkuran, Esteribarko Udalak eraginpekoen ondasunen eta eskubideen zerrendaren behin betikoz onetsi zen. Onespen horrek inplizituki ekarri zuen erabilera publikoaren eta lur-zatien okupazioaren beharra. (2017ko martxoaren 17ko NAOean argitaratua)
Halaber, Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 5ean hartutako akordioaren bitartez, urgente izendatu du, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen okupazioa. Lerradura egonkortzearen beharrak lanaren presazko prozedura ekarri du, lur-zati hori egonkor egon dadin.
1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzearen Legeak 52. artikuluan ezarritakoarekin bat,
Alkatetza honek.
EBATZI DU:
Lehendabizikoa.–Proiektuak eragiten dien ondasunen eta eskubideen titularrak deitzea abuztuaren 28an Zubirin dagoen Esteribarko Udaletxera etor daitezen, Orreaga etorbidea 13, 10:00etan, behin betiko okupazioa egiteko aurretiko Aktak egiteko.
Bigarren.–Ekitaldi horretara eraginpekoek beraiek agertu beharko dute, edo beraien izenean jarduteko egoki baimendutako pertsonak ordezkaturik. Azken honek titularitatea egiaztatzen duten agiriak ekarri beharko ditu baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Egoki joz gero, kostak ordaindurik, peritu edota notario batek lagundu ahalko du.
Hirugarren.– Administrazioaren peritua Ainhoa Barbería Quiroz izendatzea.
Laugarren.– Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Komunitatearen egunkari batean, Esteribarko Udaleko eta Ilurdozko Iragarki-taulan eta eraginpekoei jakinaraziko zaie dagokion zitazio-zedularen bitartez. Argitalpen hau, era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluarekin bat egiten du titular edo leku ezezagun kasuetan.
ERANSKINA
Esteribarko poligonoko 124 eta 128 lurzatiak
okupatzeko aurretiko aktak egitea
Aktak egiteko tokia: Zubiri, Orreaga etorbidea 13.
Eguna: 2017ko abuztuaren 28an.
HITZORDUA | JABEAK | POLÍGONO LIZOAIN | LURZATIA |
10:00 | Irene Esnoz Oroz Calle La Transfiguración, 8 31698-Akerreta | 6 | 124 |
Irene Esnoz Oroz Calle La Transfiguración, 8 31698-Akerreta | 6 | 128 |
Esteribarren, 2017ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1709619