158. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Atezko (Aroztegi) 5. poligonoko 152. lurzatiaren xehetasun azterketa. Hasierako onespena

Alkatetzaren abuztuaren 4ko 37/2017 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen eraikinaren gehieneko lerrokadurei buruzko xehetasun azterketa Atezko (Aroztegi) 5. poligonoko 152. lurzatian, Óscar Pérez Baztanek eta Natalia Sanzberrok eskaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita Udalaren iragarki oholean ere.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, asteartetik ostiralera arte, 09:00etatik 14:00etara.

Eritze Atetzen, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Ezequiel Martín Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1709409