158. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

347E/2017 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Tuterako udal-mugartean dagoen zerri eta hegaztien ustiapen intentsiboko instalazioaren Ingurumen baimen integratuari amaiera ematen diona. Instalazioaren titularra Uve SA da.

Instalazio hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2B eranskineko 9.1.c) epigrafean jasota zegoen. Beraz, Ingurumen baimen integratuaren araubidea bete behar zuen instalazioak. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Hori dela eta, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 0870/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion zerri aziendaren ustiapenerako (zerramak, 20 kg-ko zerrikumeen produkzioarekin) eta hegazti ustiapenerako (oiloak, arrautza produkzioarekin, haragitarako izanen diren txitak edukitzeko).

2016ko urtarrilaren 28an, titularrak jakinarazi zuen bere produkzio prozesuan aldaketa bat egin zuela; hots, hazkuntza intentsiboa utzi eta zerri aziendaren gaineko ikerkuntzarako baliatzen hasi zela gizendegi gisa erabiltzen zen 592 zerrirendako nabe bat. Bestalde, hegaztien gaineko esperimentazioarekin jarraituko du. Horrenbestez, instalazioa jada ez dago sailkaturik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2A edo 2B eranskinetako epigrafeetan, eta, ondorioz, jada ez dago Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Egun, industria instalazioa Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C) 3 epigrafean dagoenez jasota, jarduera sailkatuko udal lizentziaren araubidearen menpe dago, eta lizentzia hori lortzeko, aurrez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena egin behar du.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan titularrari entzutea emateko tramitea bete da hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluan aurreikusitakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tuterako udal-mugartean dagoen zerri eta hegaztien ustiapen intentsiboko instalazioaren Ingurumen baimen integratuari amaiera ematea. Instalazioaren titularra Uve SA da.

Bigarrena.–Udalaren ebazpena eman aurretik, aldeko txostena egitea zerri aziendaren eta hegaztien gainean ikerkuntza egiteko instalaziorako. Instalazioaren titularra Uve SA da.

Hirugarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Laugarrena.–Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena mantentzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.

Bosgarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatuta mantentzea hondakin arriskutsuen sortzaile gisa, 15P02232020612008 zenbakiarekin. Sortzen ahal dituen hondakinak ebazpen honen I. eranskinean jasotakoak dira. Hondakinen ekoizpenean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.

Seigarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Udalari komunikatu beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa edo ez funtsezkoa den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Zazpigarrena.–Jarduera hasi aurretik, jarduera sailkatua abian jartzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du titularrak Udalean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 32. artikuluan xedatuarekin bat. Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dira: instalazioak onartutako proiektua betetzen duela frogatzeko ziurtagiria, behin betiko planoak, jarduera lizentzian jasotako neurri zuzentzaileak betetzen direla frogatzen duen ziurtagiria (bereziki, mindak biltzeko putzuari dagokiona), eta egindako neurketa eta egiaztatze praktikoak.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Hamargarrena.–Ebazpen hau Uve SAri, Tuterako Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 14an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F1708664