1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1469E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuei dagozkien kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak zehazten dituena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 292E/2017 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo kliniko izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an.
Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak maiatzaren 23an emandako 1064E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen horren 2. atalean ezartzen da ezen lanpostuen kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak zehazteko, lehenik psikologo kliniko espezialisten deialdiko merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze prozedura ebatzi behar dela (deialdi hori urriaren 19ko 1883E/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen).
Horregatik, eta psikologo kliniko espezialistei dagokien merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze prozedura amaitu denez, bidezko da psikologo klinikoen lanpostuei dagozkien kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak zehaztea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.
EBATZI DUT:
1. Zehaztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo kliniko izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuei dagozkien kopurua, destinoak eta plantillako zenbakiak zehaztea, zeinak urriaren 19ko 1883E/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiko lekualdatze lehiaketan hutsik gelditutako lanpostuak baitira.
Lanpostu kopurua: 4.
Destinoak:
–Lanpostu 1, Arrosadia-IIA Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroan; plantilla zenbakia: 70133.
–Lanpostu 1, Osasun Mentaleko II. Eguneko Ospitalean; plantilla zenbakia: 69360.
–2 lanpostu, Lizarra-III. Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroan; plantillako zenbakiak: 63820, 66001.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F1709460