2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Aurizko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, 2016ko aurrekontuaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Auritzen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L1708943