1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
202/2017 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen tokian tokiko elkarteentzat onetsitako diru-laguntza deialdia ebazten duena. Bi kasuetan, ezinbestekoa da babes zibilaren arloaren funtzionamenduan laguntzeko lankidetza-hitzarmena sinatua izatea Nafarroako Gobernuarekin.
Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 130/2017 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen, babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen tokian tokiko elkarteentzat, funtzionamenduan laguntzeko, baldin Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu badute babes zibilaren arloan; deialdi hori 2017ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an.
Cintruenigoko, Milagroko eta Tuterako udalak aurkeztu dira deialdira, eta Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea. Denek ere izenpeturik dute lankidetzarako hitzarmen bat Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan; hortaz, betetzen dute deialdiaren hitzaurrean eta 3. oinarrian ezarritako lehenbiziko baldintza. Eskaera guztiak aurkeztu dira behar den garaian eta moduan, deialdian ezarritakoarekin bat.
Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu ondoren, hauxe da gastu arruntetarako (ohikoak edo aldian behingoak eta bereziak edo aldian behingoak ez direnak) eta inbertsiorako onartu zaizkien zenbatekoen laburpena, eskatzailez eskatzaile:
UDALA | ONARTUA-GASTU ARRUNTAK (aldian behingoak) | ONARTUA-GASTU ARRUNTAK (Aldian behingoak ez direnak) | ONARTUA-INBERTSIOETARAKO | DIRU-LAGUNTZA, GUZTIRA |
Cintruénigo | 6.040,00 | 460,17 | 14.342,49 | 20.842,66 |
Milagro | 9.280,00 | 2.679,80 | 8.823,86 | 20.783,66 |
Tutera | 17.680,00 | 9.045,38 | 10.200,00 | 36.925,38 |
Sartaguda | 3.391,00 | 1.423,65 | 6.633,65 | 11.448,30 |
GUZTIRA | 36.391,00 | 13.609,00 | 40.000,00 | 90.000,00 |
Batzorde teknikoak gastu arruntetarako eta inbertsioetarako eskaerak baloratu ditu, beharrezkotzat jotzen direnak zein diren zehazteko, ez daitezen elkartearen segurtasuna eta funtzionamendua arriskuan izan, deialdiaren 6. oinarrian adierazi bezala.
Gastu arruntei dagokienez, Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartearen kasuan, aldian behingo gastu arruntetarako 5.336 euro jaso beharko lukete, baina kontzeptu hauetarako aurkeztutako aurrekontu aurreikusia baino zenbateko handiagoa denez, aurkeztutakoa da onartu zaiena, hots, 3.391 euro. Ohikoak edo aldian behingo gastu arruntetarako zenbatekoak esleitu ondoren, partidaren soberakina 13.609 euro da, eta bereziak edo aldian behingoak ez diren gastu arruntak diruz laguntzeko erabiliko da, proportzioan.
Inbertsioei dagokienez, batzordeak onartu du MTP700 ekipamenduetarako 6 bateriaren erosketa (Sartagudako elkartea), elkarteak gastu arrunt gisa eskatutakoa. Gainera, erabaki du inbertsio eskaera guztiek jaso dezaketela diru-laguntza, babes zibileko toki erakundeen jarduerak izateagatik. Orobat, baloratu eta justifikatu dira ezinbestekotzat jotzen direnak, eta, beraz, %100 diruz lagunduak. 1.998 euro dira. Hortaz, partidan 38.002 euro gelditu dira, erabilgarri daudenak gainerako inbertsioetan proportzioan banatzeko.
Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusirik, eta aldeko txostena, Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuarena, izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Babes zibileko boluntarioen udal taldea edukirik laguntza eskatu duten Nafarroako udalei eta babes zibileko boluntarioen tokian tokiko elkarteei 90.000 euroko diru-laguntza eman dakiela onestea, honela banaturik:
Cintruenigoko Udala (IFK: P3107100D).
- 6.500,17 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 6.040 euro.
- Ekipamendua eta jantziak berritzea eta gidabaimen berezia lortzea: 460,17 euro.
- 14.342,49 euro, inbertsio hauetarako:
- Ibilgailu ekipatuak erostea: 14.342,49 euro.
Milagroko Udala (IFK: P3116900F).
- 11.959,80 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 9.280 euro.
- Toyota Land Cruiser-aren eta Dacia Duster-aren renting-a: 1.900,39 euro.
- Hiru prestakuntza ekintzen gastuak: 779,41 euro.
- 8.823,86 euro, inbertsio hauetarako:
- DESA desfibriladorea eta Peugeot Boxer-aren ekipamendua: 2.463,00 euro.
- Dacia Duster ibilgailuaren erosketa: 5.541,41 euro.
- Haima, mahukak, lantza eta errakoreak erostea: 819,45 euro.
Tuterako Udala (IFK: P3123200B).
- 26.725,38 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 17.680 euro.
- Prestakuntza eta jantzi gastuak: 3.940,20 euro.
- Fotokopiagailua eta anbulantzia berriaren renting-a: 5.105,18 euro.
- 10.200,00 euro, inbertsio hauetarako:
- Komunikazioetarako materiala (bateriak eta ekipoak) erostea: 6.353,61 euro.
- Ate sekzionala erostea eta ezartzea eta behar diren obrak: 3.846,39 euro.
Sartagudako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea (IFK: G71296503).
- 4.814,65 euro, gastu arrunt hauetarako:
- Pertsonen eta ibilgailuen aseguruak, eta ohiko/aldian behingo beste gastu arrunt batzuk: 3.391 euro.
- Uniformeak, oinarrizko ekipamenduak eta ikusgarritasun handiko jantziak: 905,96 euro.
- Baseko paretak margotzea eta zaharberritzea: 63,27 euro.
- DESA: ziurtapenerako prestakuntza eta uretako sorospena: 454,42 euro.
- 6.633,65 euro, inbertsio hauetarako:
- Oxigenoterapiarako ekipamendua eta bizkar-ohola: 477,21 euro.
- Norbera babesteko ekipamenduak, lokaletako eta oihanetako suetarako, suaren kontra egiteko ekipamendua eta uholdeetarako ekipamendu pertsonalak: 2.556,22 euro.
- Erreskateetarako kayak ekipatua, multzo elektrogenoa eta ibilgailua eta egokitzapena (zubia eta errotulazioa): 2.202,22 euro.
- MTP700 ekipamenduetarako bateriak (6 unitate): 586,00 euro.
- Murgil daitekeen elektroponpa, ur zikinetarako: 324,00 euro.
- Baserako ekipamendu informatikoa (ordenagailua eta inprimagailua): 488,00 euro.
2. Baimena ematea gastu hori Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorren partida hauen kargura finantzatzeko: 054001 02500 4609 134100, “Diru-laguntzak (gastu arruntak) udalei ematea babes zibileko udal elkarteentzat” eta 054001 02500 7609 134100, “Diru-laguntzak (inbertsioak) udalei ematea babes zibileko udal elkarteentzat”.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Deialdiaren eta bere oinarri eta egintzen aurka, interesdun diren administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan. Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4 artikuluarekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari, Babes Zibilerako Zerbitzuko Boluntarioen Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Unitateari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialari.
Iruñean, 2017ko uztailaren 31n.–Barneko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria, Nekane Ágreda Arróniz.
Iragarkiaren kodea: F1709457