157. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1526E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez lanpostu hutsak esleitzen dira, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, fisioterapeuta izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 21eko 2894E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuten 16 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2016ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bitartez esleitzea honako izangai hauei:

–O-NOZko lekualdatzea:

Telleria Aranburu, Irantzuri, Altsasuko OOLTko lanpostu bat (lanpostu zenbakia: 61073).

Echeverría Lasa, Ainhitzeri, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 64532).

Latorre González, Raqueli, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 60817).

Velasco Garnica, Sarari, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 62028).

Villanueva Sanz, Amaiari, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 70680).

Pinilla Baigorri, Sarari, lanpostu bat Tuterako Reina Sofía ospitalean (lanpostu zenbakia: 65386).

Machain Martiarena, Martari, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 70679).

–Lekualdatze nazionaleko txanda:

León León, Maria Rosariori, lanpostu bat Tuterako Reina Sofía ospitalean (lanpostu zenbakia: 70768).

Ruiz Carrascosa, Anari, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 65466).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2017ko irailaren 5ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta Funtzio Publikoko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 3an.–Absentziagatik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritzako zuzendaria, Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F1709347