155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuan 2017/2018 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izen emateko eta parte hartzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuan 2017/2018 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izen emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Hasierako onespen hori 2017ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an, baita Zizur Nagusiko Udaleko iragarki oholean ere, eta argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, prezio publiko horiek behin betiko onetsitzat hartzen dira, eta argitara emanen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATURIKO IKASLEAK

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATU GABEKO IKASLEAK

Urteko kuota

Urteko kuota

HASTAPENA

4 eta 5 urte (1 h)

197,40

296,10

6 eta 7 urte (2 h)

349,40

524,10

MUSIKAKO IRAKASKUNTZA

Musika tresna 1

599,00

898,50

2 musika tresna

925,10

1.387,65

BAKARRIK TALDEAK

60,00

60,00

Musika Informatikako ikastaroa:

–Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak: 100 euro.

–Musika Eskolan matrikulatu gabeko ikasleak: 150 euro.

Kobratu egingo dira ordainagiriak itzultzeagatik sorrarazitako gastuak.

Zizur Nagusian, 2017ko uztailaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1708985