155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Ezkontza zibilak egiteko eskuordetzea

Uztailaren 24an, 13:00etan, ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Esako Udaleko zinegotzi Carlos Moncada Sánchezek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, Kode Zibilaren 51. artikuluan Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Esako Udaleko alkate udalburuak honako hau ebatzi du uztailaren 4ko 1/2017 Dekretuaren bitartez:

“1.–Udal honetako zinegotzi Carlos Moncada Sánchezen esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena; eskuordetze honek ebazpena hau sinatzetik hartuko du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea, 2017ko uztailaren 24an.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei haren berri ematea.”

2017ko abuztuaren 1ean ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Esako Udaleko zinegotzi Carlos Moncada Sánchezek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, Kode Zibilaren 51. artikuluan Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Esako Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 19ko 2/2017 Dekretuaren bitartez, honako hau ebatzi du:

“1.–Udal honetako zinegotzi Carlos Moncada Sánchezen esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena; eskuordetze honek ebazpena hau sinatzetik hartuko du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea, 2017ko abuztuaren 1ean.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei haren berri ematea.”

Esan, 2017ko uztailaren 20an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1708976