155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ziaurrizko udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2016ko abenduaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ziaurrizko udal ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

ORDENANTZA, ZIAURRIZKO UDAL LUDOTEKAREN ERABILERA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUENA

Erabiltzaileak

1. Taldea. Odietan erroldatutako haurrak, gutxienez hiru urte beteak dituztenak eta gutxienez bi urte daramatzatenak erroldaturik.

2. Taldea. Aurreko baldintza betetzen ez duten haurrak, onarpen prozesua bukatu ondoren plaza librerik balego.

Ikastaroaren iraupena, egutegia eta ordutegia

Ikastaroen iraupena, egutegia eta ordutegia Udaleko Alkatetzak ezarriko du urtero, erabiltzaileen beharren eta lehentasunen arabera.

Prezio publikoak

10 euro ikastaro bakoitzeko izanen da.

Prezio hori urtero eguneratuko da, gainerako prezio publiko, tasa eta udal zergekin batera.

Onarpen prozesua

Udaleko Alkatetzak ikastaroa zehaztu ondoren (iraupena, datak, ordutegia, etab.) dagozkion bandoak argitaratuko dira; horietan adieraziko da erabiltzaileen izena emateko azken eguna zein den.

Lehen prozesua

1. Taldeko haurrak bakarrik sartu ahal izanen dira.

Eskaerak, eskainitako plazak baino gehiago balira, aukeraketa zozketa bidez eginen da.

Bigarren prozesua

Lehen prozesua egin ondoren plazaren batzuk hutsik geldituko balira bakarrik eginen litzateke, plaza horiek bete arte; prozesu horretan 2. Taldeko haurrak sar daitezke.

Epe muga horretatik kanpo izena ematen dutenak ez dira onartuak izanen, non eta ez diren plaza hutsak gelditzen lehen eta bigarren prozesuen ondoren.

Erripan (Odieta), 2017ko uztailaren 28an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1709066