155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Ezkontza zibilak baimentzeko eskumena bertze baten esku uztea

Alkatetzaren 42. ebazpena, 2017ko uztailaren 26koa.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan eta Kode Zibilaren 51.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Ana Isabel Fernández de las Heras González eskuordetzea Alkatetza honi dagokion ezkontza zibilak baimentzeko eskumena erabil dezan abuztuan eta irailean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Mendazan, 2017ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L1709012