155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

188/2017 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Inmaculada Saiz Martín andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Analisi Kimikoen Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren ondorioz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. idatz-zatiari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Inmaculada Saiz Martín andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Analisi Kimikoen Unitateko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko buruari, Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan eta orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 31n.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

Iragarkiaren kodea: F1709134