155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun azterlana U.C.-2 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzak uztailaren 24an eman 78/2017 Dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi da xehetasun azterlana, Vista Alegre kaleko 43. eta 45. zenbakietan (1. poligonoko 1172. eta 1173. lurzatiak) dauden lurzatiei dagokiena, César Fuertes Goñi arkitektoak prestatua, 2017ko ekaineko data daramana, elkargoaren ikus-onespenik ez duena eta Lodosako Udalean 1404 sarrera zenbakia eman zitzaiona, 2017ko uztailaren 4an. Raúl Baigorri Bujandak sustatu du, batetik Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuak egungo katastroko dokumentaziora egokitzeko eta, bestetik lurzati horien lerrokaduren erregularizazioak egiteko xedez. Hori guztia azalera publikoa eta pribatua murriztu gabe, Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74. artikuluari dagokionez ezarritakoarekin bat. Ebazpen honen berri ematen zaie lurzatien sustatzaileari eta katastroko 1172, 1173, 1174, 69, 76, 77 eta 1124. jarduketak zuzenean ukitzen dituen lurzatien titularrei. Lurzati guztiak guztiak lehen poligonokoak dira. Dokumentua eta espedientea, erregelamenduaren arabera, jendaurrean edukiko da hogei egunean, horretarako argitaratuz iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, hori guztia Udalak osoko bilkuran behin betiko onespena eman aitzin, hura bidezko bada.

Lodosan, 2017ko uztailaren 24an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1708981