155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena. Ikastetxe publikoko obrak

Fontellasko Udalak, 2017ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan, ikastetxe publikoko obretarako kreditu berezia dela eta.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Fontellasen, 2017ko apirilaren 19an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1708960