155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

4/2017 aldaketa aurrekontuan kreditu bereziaren bidez. Behin betiko onespena

Kasedako Udalak, 2017ko ekainaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuan kreditu-gehigarriaren 4/2017 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2017ko maiatzaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Kreditu-gehigarria:

–1-161-21201 partida. Izena: Hornidura sarea kontserbatzea. Behar den zenbatekoa: 10.000 euro.

Guztira: 10.000 euro.

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

–1.29000 partida. Izena: Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Behar den zenbatekoa: 10.000 euro.

Guztira: 10.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Kasedako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Kasedan, 2017ko uztailaren 26an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1708997