155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko uztailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 3/2017 espedientea. Hartarako, kreditu berezien gaikuntzak eta kreditu-gehigarriak eginen dira, zenbait gasturi aurre egiteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2017ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1709069