155. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Ordezkapenetarako zerrendak osatzeko hautaprobak, beharren arabera zenbait lanpostu aldi baterako kontratazioak egiteko

Jarraian datozen hautapen prozesu hauen iragarpena egiten da, eta beharren arabera aldi baterako kontratazioak egiteko, Burlatako Udaleko, bere erakunde autonomoetako (Kirola, Kultura eta Festen Patronatuak) eta sozietate publikoetako hainbat lanpostuetan.

1. Udaleko Kirol Patronatuko kudeatzailea, A maila: izena emateko epea 2017ko abuztuaren 21etik 31ra, biak barne.

2. Hezkuntza eta Gazteria teknikaria, B maila: izena emateko epea 2017ko abuztuaren 21etik 31ra, biak barne.

3. Haur eskolako hezitzailea, C maila: izena emateko epea 2017ko irailaren 1etik 15era, biak barne.

4. Ludotekaria, C maila: izena emateko epea 2017ko irailaren 1etik 15era, biak barne.

5. Elektrikari-ofiziala, C maila: izena emateko epea 2017ko irailaren 15etik 29ra, biak barne.

Deialdi bakoitzaren oinarriak interesdun ororen eskura izanen dira Burlatako Udaleko bulegoetan (Larrainetako plaza, z.g.) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).

Burlatan, 2017ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1708456