1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak uztailaren 19an emandako 2387E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi dira diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, 2017. urteko urtarriletik irailera Petö metodoaren tratamendua har dezaten garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikaturik dituzten hamasei urtetik beherakoek.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 357037.
Onetsi dira diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Petö metodoaren tratamendua har dezaten garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikaturik dituzten hamasei urtetik beherakoek, 2017. urteko urtarriletik irailera.
Iruñean, 2017ko uztailaren 18an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.
Iragarkiaren kodea: F1709078