1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandako 44/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, prestakuntza beka baten deialdia egin da Soziologiako unibertsitateko tituludunentzat edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzat.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 357058.
Lehena.–Onuradunak: Soziologiako unibertsitateko tituludunak edo Soziologia Aplikatuko gradudunak, deialdi hau argitaratu aurreko hiru urtean titulua lortu dutenak.
Bigarrena.–Oinarri arautzaileak: oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan daude argitaratuta: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/7080/Beca-de-formacion-para-personas-tituladas-universitarias-graduadas-en-Sociologia-y-Sociologia-Aplicada.
Hirugarrena.–Zenbatekoa: 1.050 euro hilean, 2017ko abenduaren 31ra arte.
Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: 20 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko ekainaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1709075