154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

871/2017 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onesten dituena Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean.

Nekazaritzako produktuen merkatu antolakunde bateratua sortzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 55. artikuluak eta erlezaintzaren sektoreari ematen zaizkion laguntzei dagokienez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duen Batzordearen maiatzaren 11ko 2015/1366 Erregelamendu Delegatuak (EB) adierazten dute ezen, erlezaintzako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintza orokorrak hobetu beharrez, estatu kideek 3 urteko programa nazionalak ezar ditzaketela erlezaintzaren sektorerako (erlezaintzako programak). Batzordearen erabaki bidez onesten dira programa horiek.

Batzordearen uztailaren 5eko 2016/1102 (EB) Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zen erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko Espainiak, 2017-2019 hirurtekorako eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduari (EB) jarraikiz, aurkeztutako programa, eta hauek ditu helburu nagusi: erle ustiategien errentagarritasuna hobetzea, ekoizpen kostuak optimizatuz; erlauntzak egoera onean egotea; erlezain transhumantei laguntzea dena delako tokian kokatzen eta garraioa egiten; sektorearen lehiakortasuna hobetzea; eta berrikuntza teknologikorako dinamika bat ezartzea ekoizpenari aplikatuta.

Erlezaintzako programa aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da; izan ere, nekazaritzako eta abeltzaintzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko programa aplikatzea. Hala ere, Espainiako agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.

Martxoaren 26ko 519/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 22ko 448/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatu zenak, erlezaintzarako laguntzen araubidea erregulatzen du urteko programa nazionalen barnean.

Araudi horrekin bat, bidezkoa da erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak emateko arauak eta 2017ko deialdia onestea.

Erlezaintzako programak aplikatzearen kostua Europar Batasunak (NBEUF funtsen bidez) eta Nafarroako Foru Komunitateak erdi bana kofinantzatuko dute.

Merkatuen Erregulaziorako Atalaren txostena ikusita, non proposatzen baita erlezaintzako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia onestea Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzak emateko 2017ko oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den bezala.

2. Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen deialdia onestea Nafarroako Foru Komunitatean 2017rako.

3. Ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinak ere onestea, laguntzen eskaera eredua, gastuen moduluak eta gardentasunaren betebeharra aitortzeko eredua ezartzen dituztenak, hurrenez hurren.

4. Deialdi honetarako 55.806,74 euroko gastua baimentzea; horietatik, 27.903,37 euro 2017ko Nafarroako Gastuen Aurrekontuetako “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)” izeneko 710001-71230-4700-414212 partidaren kargura ordainduko dira; eta 27.903,37 euro, berriz, “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2017ko Programa” izeneko 05 02 15 06 2320 020 NBEUF lerroaren kargura.

5. Oinarri arautzaileak eta deialdia Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ekonomia Aferetarako Bulegora igortzea.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko uztailaren 26an.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen 2017ko deialdiaren oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea eta aplikazio eremua.

Nafarroako Foru Komunitatean oinarri arautzaileak ezartzea da ebazpen honen xedea, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak emateko 2017an, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean.

Bigarrena.–Diruz lagugarriak diren jarduerak eta gastuak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, laguntza lerro hauetan sarturiko jarduera edo inbertsioak izan daitezke laguntzen xede, helburu hauek dituztenak:

A) lerroa: “Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”.

1. Teknikariak eta espezialistak kontratatzea erlezainei eta erlezainen elkarteei ekoizpenaren gainerako aholkularitza orokorra emateko, bai eta laguntza teknikoa eta informazioa emateko ere arlo hauetan: erleen osasunean, erlauntzaren erasotzaileen aurkako borrokan eta laborategi mailan.

2. Erlezainentzako prestakuntza ikastaroak antolatzea, egitea eta horietara joatea, bai eta erlezainen batasun eta elkarteetako teknikari eta espezialisten eta kooperatibetako erlezaintza laborategietako langileen etengabeko prestakuntza ere, joan-etorriak barne.

3. Zabalkunde teknikorako sistemak.

B) lerroa: “Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”.

1. Barroasiaren kontrako tratamendu kimioterapikoak, Botiken eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak baimenduak.

2. Barroasiaren kontrako tratamenduak, Botiken eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak baimenduak, erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak.

3. Erlezaintzako osasun defentsarako taldeak sustatu eta sortzea, edo barroasiaren kontra horien parekoa den figura, adibidez kooperatibak edo bigarren graduko kooperatibak.

4. Erlauntzen gainelikadura eta argizaria berritzea. Laguntza hau B) lerroko 1. eta/edo 2. neurrien onuradun diren erlezainei soilik ematen ahalko zaie, eta betiere 1. eta 2. neurrietako eskaerei erantzuteko premia finantzarioak estaltzen badira.

5. Vesta velutinarentzat tranpak eta erakartzeko substantziak erostea, bai eta beste espezie exotiko inbaditzaileentzat ere.

6. Eskumena duen agintaritzak baimendutako protokolo ofizialik balego, prebentzio neurriak aplikatzea erle-txoriak erlauntzetan egindako kalteak murrizteko.

C) lerroa: “Transhumantzia arrazionalizatzea”.

1. Erlauntzak garraiatzeko baliabideak erostea, zaintzea eta hobetzea. Erlauntzak maneiatzeko materiala: garabiak, estaldura sareak, erlauntzak aldatzea lore bakarreko eztiak lortzeko, eztia ateratzeko sistema mugikorrak eta transhumantzia errazteko beste lanabes eta ekipamendu batzuk.

2. Lapurreten aurkako zaintza edo babes sistemak edo geolokalizazio sistemak, erlauntzen barruan integratuak.

3. Kokalekuak, bideak eta bidexkak hobetu eta egokitzea.

4. Erlauntzen erantzukizun zibileko aseguruaren kuota.

5. Erlauntzak identifikatzeko materialak erostea.

D) lerroa: “Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen”.

1. Erlezainek eta erlezainen elkarteek eztia eta erlezaintzako produktuak analizatzeko zerbitzuak kontratatzea, betiere analisiak agintaritza eskudunak onartutako laborategietan egiten badira.

2. Erlezainen elkarteek laborategiak sustatu eta sortzea.

3. Eztia eta erlezaintzako beste produktu batzuk analizatzeko gailuak, kitak eta beste material batzuk erostea.

E) lerroa: “Espainiako erle azienda ugaltzeko neurriak”.

1. Erreginak hazteko inbertsioak (ernalketa nukleoak, inkubagailuak, erreginei intseminazio artifiziala egiteko materiala).

2. Arraza autoktonoetako erreginak haztea, galtzen direnak ordezteko, baldin eta aurreko neurriko eskaerei erantzuteko finantza premiak estaltzen badira.

H) lerroa: “Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko”.

1. Erlezainen elkarteek teknikariak eta espezialistak kontratatzea erlezainei aholkularitza teknikoa eta informazioa emateko erlezaintzako produktuen merkaturatzeari dagokionez, baldin eta tamaina adierazgarri jakin bat frogatzen badute, ekoitzitako eta merkaturatutako ezti bolumen gisa adierazia, agintaritza eskudunak zehaztutakoa, hala balegokio.

2. Erlezainen batasun eta elkarteek erlezaintzako produktuen kalitate figurak sustatzeko neurriak, baldin eta tamaina adierazgarri jakin bat frogatzen badute, ekoitzitako eta merkaturatutako ezti bolumen gisa adierazia, agintaritza eskudunak zehaztutakoa, hala balegokio.

3. Erlezainen elkarteentzako zabalkunde teknikoko sistemak, merkaturatze fasearekin lotuta daudenak, baldin eta tamaina adierazgarri jakin bat frogatzen badute, ekoitzitako eta merkaturatutako ezti bolumen gisa adierazia, agintaritza eskudunak zehaztutakoa, hala balegokio.

Hirugarrena.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Onuradun bakoitzak jasoko duen laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagundutako jarduketa lerro bakoitzean jasotako zenbatekoak batu behar dira. Hona hemen lerro bakoitzerako ezarritako laguntza intentsitateak:

–“Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat” lerroko jardueretarako eskatutako gastuaren %95.

–“Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka” lerrorako eskatutako gastuaren %90.

–“Transhumantzia arrazionalizatzea” lerrorako eskatutako gastuaren %55.

–“Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen” lerrorako eskatutako gastuaren %55.

–“Espainiako erle azienda ugaltzeko neurriak” lerrorako eskatutako gastuaren %55.

–“Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko” lerrorako eskatutako gastuaren %55.

2. Ehuneko horiek kalkulatzeko, diruz lagungarriak diren jardueretan egindako gastuaren zenbatekoa hartuko da oinarritzat, BEZa kontuan hartu gabe.

Laugarrena.–Onuradunak eta baldintzak.

1. Laguntza hauen onuradun izan daitezke laguntza eskatu aurreko urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroako Foru Komunitateko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dauden eta erantzukizun zibileko aseguru bat duten banakako erle ustiategien titularrak (non eta ez den gertatzen ezinbesteko egoeraren bat, hala nola titularra hiltzea, erretiroa hartzea edo laneko ezintasuna lortzea, betiere titulartasun aldaketa aurreko titularraren erretiroagatik edo oinordetzagatik gertatu bada eta titular berria aurrekoaren ahaide bada gehienez ere laugarren mailara arte).

2. Onuradun izan daitezke, halaber, berezko nortasun juridikoa duten elkarte ezagunenak, betiere, gehienbat aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erlezainek osatuak badira. Nolanahi ere, laguntza jaso ahal izateko, bazkideek bi baldintza bete beharko dituzte: laguntza eskatu aurreko urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Nafarroako Foru Komunitateko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea.

3. Erlezain batek, jarduketa lerro batengatik, behin baino ez du jasoko laguntza bere ustiategi bakoitzarentzat, dela norberaren izenean dela kooperatiba edo elkarte bateko bazkide gisa.

4. Abandonatutako erlauntzek eta hilda daudenek ezin izanen dute laguntzarik jaso.

5. Programa Nazionaleko laguntzak lortu ahal izateko, halaber, eskakizun hauek beteko dituzte erlezainek:

a) Urtean, gutxienez, barroasiaren kontrako tratamendu bat egitea, ezti erleen gaixotasunen kontrako programa nazionala ezarri eta arautzen duen maiatzaren 19ko 608/2006 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat. Ondorio horietarako, tratamendurako errezeta lortu dela justifikatzean ulertuko da tratamendua egin dela.

b) Erantzukizun zibileko asegurua izatea.

Bosgarrena.–Eskatutako baldintzak frogatzeko modua.

Aurreko oinarrian aipatzen diren baldintzak frogatzeko, eskatzaileak agiri hauek aurkeztuko dira eskaerarekin batera:

a) Eskatzailea erle ustiategi baten titularra den pertsona fisiko edo juridiko bat denean:

–Eginen den jardueraren memoria laburra, aurreikusitako zenbatekoak jasotzen dituena.

–Eskatzailearen IFKren edo IFZren fotokopia.

–Administrazio publikoetan xede bererako beste laguntzarik eskatu eta jaso ez izanaren adierazpena.

–Baldin eta III. eranskinean, “Gastuen moduluak” izenekoan, jasota ez dauden gastuak badira, eta, zazpigarren oinarrian zehazten den modura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. atalarekin bat, diruz lagungarria den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egiteko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak hornitzeko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuan, onuradunak hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu behar du, zeinak izan behar baitute zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik eginak, salbu eta, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki, proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

–Erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzen duen polizaren kopia.

–Erle ustiategiaren erregistro liburuan erlauntza kopuruari eta motari eta ustiategi motari buruzko dokumentazioa jasotzen duten orrien kopia.

b) Eskatzailea erlezainen elkarte bat bada:

–Entitatearen nortasun juridikoa frogatzen duten agiriak, lehenago aurkeztu ezik.

–Laguntzaren xede den jarduketari ekiteko erabakiaren frogagiria.

–Elkartea osatzen duten eta erantzukizun zibileko asegurua baduten erlezainen zerrenda. Datu base batean fitxategi informatiko bat emanen da, non, gutxienez ere datu hauek agertuko baitira: sozietatearen izena, IFZ/IFK, ustiategiaren zenbakia eta bakoitzaren erlauntzen zentsua.

–Eginen den jardueraren memoria laburra, aurreikusitako zenbatekoak jasotzen dituena.

–Administrazio publikoetan xede bererako beste laguntzarik eskatu eta jaso ez izanaren adierazpena.

–Baldin eta III. eranskinean, “Gastuen moduluak” izenekoan, jasota ez dauden gastuak badira, eta, zazpigarren oinarrian zehazten den modura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. atalarekin bat, diruz lagungarria den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egiteko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak hornitzeko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuan, onuradunak hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu behar du, zeinak izan behar baitute zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik eginak, salbu eta, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki, proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

–Erantzukizun zibileko asegurua egiaztatzen duen polizaren kopia.

–Erle ustiategiaren erregistro liburuan erlauntza kopuruari eta motari eta ustiategi motari buruzko dokumentazioa jasotzen duten orrien kopia. Elkartea osatzen duten erlezainen jabetzakoak izanik, laguntza eskaera egin duen ustiategi bakoitzaren dokumentazioa aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori ofizioz egiaztatzen ahal du diru-laguntzaren organo kudeatzaileak, salbu eta diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz aurkakoa adierazten ez badu; hala balitz, dokumentazioa aurkeztu egin beharko da.

c) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko baimena, hitzez hitz honako hau dioena: “Nik, ..............., nire izenean (edo .......................en izenean) baimena ematen diot Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen deialdia tramitatzeko prozeduran, nik (edo ordezten dudan entitateak) zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean ditudala egiaztatzeko.”

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

1. 2017rako eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari zuzenduko zaizkio eskaerak; baliabide telematikoak erabiliz egin beharko da Erregistro Orokor Elektronikoan Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera. Hala ere, eskatzailea pertsona fisiko bat bada, eskaera fisikoki ere aurkezten ahalko da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan.

3. Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen da eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da.

4. Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz jaso behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskaera aurkeztu beharko du, behar bezala beterik.

Zazpigarrena.–Kostuak moderatuak izatea.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak dio proposatutako kostuen moderazioa egiaztatu behar dela, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten du. Ondorio horietarako eta bermatzeko egiatan aplikatzen dela kostuen moderazioaren printzipioa erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzetan, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean, instrukzio organoak sistema hauek erabiliko ditu:

a) III. eranskinean, “Gastuen moduluak” izenekoan, jasotako moduluen aplikazioa.

b) Baldin eta III. eranskinean, “Gastuen moduluak” izenekoan, jasota ez dauden gastuak badira, eta, zazpigarren oinarrian zehazten den modura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. atalarekin bat, diruz lagungarria den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egiteko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak hornitzeko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuan, onuradunak hiru hornitzaileren eskaintza bana aurkeztu behar du, zeinak izan behar baitute zerbitzua eman edo ondasuna entregatu aurretik eginak, salbu eta, diruz lagungarriak diren gastuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen arteko hautapena eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki, proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

2. Eskatzaileak aurkezturiko aurrekontua eta egiaztapenaren ondoriozkoa, zein den txikiena, hura izanen da laguntza jasoko duen aurrekontua.

3. Kostuen moderazioa aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta azken ordainketa egin aurretik, onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta.

4. Kostuen moderazioa zuzen aplikatzeko, pertsona onuradunak, laguntza eskaerarekin eta/edo azken ordainketaren eskaerarekin batera, behar diren agiriak ere aurkeztuko ditu (proformako fakturak, aurrekontuak, etab.), legez eska daitekeen informazio guztiarekin eta agiria luzatu beharra duenaren identifikazio datuei buruzko informazio fidagarriarekin, eta, orobat, entregatu beharreko ondasuna zehatz-mehatz azalduta.

Zortzigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidean tramitatuko da, eta hau izanen da finantziazio lerroen lehentasun hurrenkera:

B) lerroa: “Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”.

C) lerroa: “Transhumantzia arrazionalizatzea”.

A) lerroa: “Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”.

D) lerroa: “Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen”.

H) lerroa: “Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko”.

E) lerroa: “Espainiako erle azienda ugaltzeko neurriak”.

2. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko, oinarri arautzaile honen 1. atalean ezarritako hurrenkera hartuko da kontuan, bai eta puntuazio honen arabera ezarritako irizpide objektiboak ere:

a) Laguntza jasoko duten ustiategien tamaina: hots, dena delako neurriagatik laguntza jaso dezaketen erlauntzen kopurua, nola ustiategien titularrek jasotako eskaeretarako hala legez aitortutako erlezain elkarteek eta osasun defentsarako taldeek aurkeztutako eskaeretarako (gehienez ere 5 puntu). Gehieneko puntuazioa emanen zaio dena delako neurriagatik laguntza jaso dezaketen erlauntzen kopuru handiena duen eskaerari. Gainerako proposamenak erlauntza kopuruarekiko modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira. Balorazioak egiteko unean, bi zifra hamartar hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

Ondorio horietarako, REGAn inskribatutako erlauntzen kopurua hartuko da kontuan.

b) Honako arau hauen bidez aitortutako kalitate berezituko figuren araubideetan parte hartzea (2 puntu): Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 21eko 1151/2012 Erregelamendua (EB), nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideei buruzkoa, edo 2092/91 (EEE) Erregelamendua (EEE) indargabetu eta produktu ekologikoak ekoizteari eta etiketatzeari buruzko Kontseiluaren ekainaren 28ko 834/2007 Erregelamendua (EE); autonomia erkidegoko araudi bidez aitortutako kalitate markak ere hartuko dira kontuan. Ustiategien titularrek edo legez aitortutako erlezain elkarteek aurkeztutako eskaerei aplikatuko zaie.

Ondorio horietarako, dagokion erakunde ziurtagiri-emailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

c) Eskatzailea legez aitortutako abeltzaintzako osasun defentsarako talde bateko kide izatea (1 puntu).

Ondorio horietarako, abeltzaintzako osasun defentsarako talde gisa aitortuta dagoela dioen frogagiria aurkeztu beharko du eskatzaileak.

d) Eskatzaileak barroasiaren kontrako tratamenduak erabiltzea, Botiken eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak baimenduak, erlezaintza ekologikoarekin bateragarriak (gehienez ere 4 puntu): gehieneko puntuazioa nekazaritza ekologikoarekin bateragarriak diren tratamenduen kopuru handiena duen eskaerari emanen zaio. Gainerako proposamenak nekazaritza ekologikoarekin bateragarriak diren tratamenduen kopuruarekiko modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira. Balorazioak egiteko unean, bi zifra hamartar hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

3. Gutxienez bost puntu lortzen ez dituzten eskatzaileak ezin izanen dira onuradun izan.

4. Gertatuko balitz behar adina kreditu ez izatea osorik estaltzeko arestian ezarritako lehentasun hurrenkeraren arabera finantzatutako jarduera, salbuespen gisa eta betiere laguntza honen helburu kolektiboa kontuan hartuz eta laguntzaren xede betetze aldera, agintaritza eskudunak jarduketa horretara bideratutako laguntza jasotzeko behar diren baldintzak betetzen dituzten onuradun guztien artean banatuko du jarduera honetarako erabilgarri dagoen kantitatea; hala gertatuko balitz, beraz, hainbanaketa eginen da.

Bederatzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, lehenengo, laugarren oinarriko lehenengo puntutik bosgarrenera arteko puntuetan ezarritako betebeharrak betetzen al dituzten egiaztatuko da. Hala ez bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat, laguntzaren eskatzaileari jakinaraziko zaio zer akats atzeman den eskaeran edo zer egiaztagiri falta den haren tramitazioarekin jarraitu ahal izateko, eta 10 eguneko epea emanen zaio akats horiek zuzentzeko. Epe horretan akats horiek zuzentzen ez badira, eskaera atzera egintzat hartuko da, eskudun den organo administratiboak ebazpena eman eta gero.

2. Merkatuen Erregulaziorako Atalak eskaerak ebaluatuta, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpenaren proposamena eginen du.

3. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du diru-laguntzei buruz, eta espresuki adieraziko du zer eskaera ezetsi diren.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera baliogarria behar bezala beterik aurkezten denetik hasita. Epea ebazpenik espresuki eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Hamargarrena.–Laguntzaren onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

Hamaikagarrena.–Onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluak aipatzen dituen pertsona juridikoek edo entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen al diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo aurrekontua, urtekoa, honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu gauzatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

2. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute ebazpen honen IV. eranskineko eredua erabiliz:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren lanaldi mota gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

3. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta Nekazaritza Zerbitzuko Merkatuen Erregulaziorako Atalari bidaliko zaio. Informazio hori hilabeteko epean igorri beharko da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik.

4. Informazio hori urtebetez egonen da ikusgai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

5. Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, ebazpen honen IV. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera.

6. Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

7. Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, horiek bete ezean, onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamabigarrena.–Diru-laguntzaren xedea bete dela justifikatzeko modua.

Onuradunek erlezaintzako produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko baldintzak hobetu dituztela frogatu beharko dute, laguntza ematen den urtean, laguntzen lerroetako bakoitzean, eta hobekuntzari buruzko agiri guztiak aurkeztuko dituzte. Hautatzen diren erlezainei in situ eginen zaizkien ikuskapenen bidez ere egiaztatuko dira hobekuntzak.

1. A) lerrorako (“Laguntza teknikoa”): ikastaroetan parte hartu duten erlezainen zerrenden, teknikarien kontratuen, aldizkari edo informazio foiletoen eta egindako gastu eta ordainketen fakturen bidez frogatuko da.

2. B) lerrorako (“Barroasiaren kontrako borroka”): barroasiaren kontra erlezainek egindako tratamenduetan erabilitako produktuen emate-agiriak, fakturak eta fakturen ordainagiriak aurkeztuz frogatuko da.

3. C) lerrorako (“Transhumantzia arrazionalizatzea”): erlauntzak identifikatzeko materialaren erosketa fakturen bidez frogatuko da, bai eta erlauntzen erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopiaren bidez ere.

4. D) lerrorako (“Erlezaintzako produktuen analisirako laborategiak sostengatzeko neurriak, erlezainei laguntzeko haien produktuak merkaturatzen eta balioztatzen”): eztiaren analisiaren inguruko zerbitzuen kontratazioari dagozkion gastuen fakturen eta ordainagirien bidez frogatuko da.

5. E) eta H) lerroetarako (“Espainiako erle azienda ugaltzeko neurriak” eta “Produktuen kalitatea hobetzea horien merkatuko potentziala areagotzeko”, hurrenez hurren): egindako gastuak eta ordainketak fakturen bidez frogatuko dira.

Hamahirugarrena.–Laguntza kalkulatzea.

1. Oinarri arautzaile hauetako laugarren oinarriarekin bat, honako hiru baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira baliozkotutako erlezain gisa:

–Foru Komunitateko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea laguntza eskatu aurreko urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

–Urtean barroasiaren aurkako tratamendu bat gutxienez egitea; tratamendurako errezeta aurkeztuz frogatuko da.

–Erantzukizun zibileko asegurua izatea.

2. Baliozkotutako erlauntzak baliozkotutako erlezainenak diren eta REGAn inskribatuta dauden haiek izanen dira. Hala ere, in situ kontrola egiten den kasuetan, dagokion akta kontrolean adierazitako erlauntzak baliozkotuko dira.

3. Laguntza honela kalkulatuko da:

a) A) lerrorako (“Laguntza teknikoa erlezainentzat eta erlezainen elkarteentzat”), laguntza kalkulatzeko, aurkeztutako eta onartutako fakturak hartuko dira oinarritzat, deialdi honen III. eranskineko moduluetan zehaztutako mugak kontuan hartuz, hala balegokio.

–Zehazki, “Teknikariak eta espezialistak kontratatzea erlezainei eta erlezainen elkarteei ekoizpenaren gainerako aholkularitza orokorra emateko, bai eta laguntza teknikoa eta informazioa emateko ere arlo hauetan: erleen osasunean, erlauntzaren erasotzaileen aurkako borrokan eta laborategi mailan” atalaren kasuan, erlezainen elkarteei baliozkotutako gastuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa bider baliozkotutako erlauntza kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntza kopurua eginen da.

–“Erlezainentzako prestakuntza ikastaroak antolatzea, egitea eta horietara joatea, bai eta erlezainen batasun eta elkarteetako teknikari eta espezialisten eta kooperatibetako erlezaintza laborategietako langileen etengabeko prestakuntza ere, joan-etorriak barne“ atalaren kasuan, erlezainen elkarteei baliozkotutako gastuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa bider baliozkotutako erlauntza kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntza kopurua eginen da.

–“Zabalkunde teknikorako sistemak” atalaren kasuan, zenbatekoa kalkulatzeko honako hau eginen da: zabalkunde bakoitzaren kostua bider zabalkunde hori jaso duten erlezain baliozkotuen kopurua.

b) B) lerrorako (“Erlauntzaren erasoen eta gaixotasunen kontrako borroka”), tratamendu bakoitzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aurkeztutako eta onartutako justifikazio fakturak hartuko dira oinarritzat, deialdi honen III. eranskineko moduluetan zehaztutako mugak kontuan hartuz, hala balegokio. Baliozkotutako gastua, beraz, honela kalkulatutakoa izanen da: baliozkotutako erlezainek egin eta onartuak izan diren tratamenduak bider tratamendu bakoitzaren zenbatekoa.

c) C) lerrorako (“Transhumantzia arrazionalizatzea”), baliozkotutako erlezainak kontuan izanda, laguntza ustiategi profesionalek baino ez dute jasoko. Ondorio horietarako, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean 150 erlauntza edo gehiago dituztenak hartuko dira ustiategi profesional gisa. Baliozkotutako gastuak zehazteko, erlezain profesionalen erlauntza baliozkotuen kopurua bider kontratatutako erantzukizun zibileko aseguruan erlauntza bakoitzak duen kostua eginen da.

d) D, E eta H laguntza lerroetarako, erlezainen elkarteei baliozkotutako gastuak zehazteko, onartutako fakturen zenbatekoa bider baliozkotutako erlauntza kopurua zati elkartekideen guztirako erlauntza kopurua eginen da.

4. Behin baliozkotutako gastuak ezarritakoan, lerro bakoitzean gehienez ere finantzatuko diren gastuak kalkulatzeko, deialdi honen hirugarren oinarrian adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie baliozkotutako gastuei.

5. Gehienez aplikatuko den diru-laguntza honako zenbateko hauetan txikiena izanen da:

–Laguntza lerro bakoitzerako baliozkotutako gastuen batura.

–Deialdi honetan baimendutako gastuaren zenbatekoa, ebazpen honen ebazpen zatiko 4. puntuarekin bat.

Hamalaugarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Diru-laguntzaren erdia 2017ko Nafarroako Gastuen Aurrekontuetako “Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)”’ izeneko 710001-71230-4700-414212 partidaren kargura ordainduko da, eta gainerako %50a, berriz, “Erlezaintzarako Berariazko Laguntza. 1308/13 E. 55. artikulua - 2017ko Programa” izeneko NBEUF 05 02 15 06 2320 020 lerroaren kargura, egindako gastu eta ordainketak justifikatu eta baliozkotu ondoren.

2. Laguntzak kobratzeko, onuradunek, laguntza ematen den urteko irailaren 20a baino lehen, ordaintzeko eskaerarekin batera, kontzesioaren aurreko urteko abuztuaren 1etik kontzesioaren urteko uztailaren 31ra bitarteko gastuen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte (hamaikagarren oinarrian aipatuak).

Hamabosgarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

1. 2015/1366 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, laguntza hori bateraezina izanen da jarduera beragatik jaso daitekeen beste edozeinekin, eta batez ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduari dagokionez eman daitezkeenekin, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programarekin bat.

2. Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

Hamaseigarrena.–Kontrolak eta zehapenak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen abuztuaren 6ko 2015/1368 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek eginen dituzte kontrolak.

Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 59.1. artikuluarekin bat, laguntza eskaera eta ordainketa eskaera guztien kontrol administratiboa eginen da sistematikoki. Horrenbestez, laguntza eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie, eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.

2. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzaren zatiaren araubide juridiko orokorraren erregulazioari dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko da. Lege hori Europar Batasuneko funtsen kontura finantzatutako diru-laguntzei zuzenean aplikatzen zaizkien arauen osagarri izanen da.

3. Ebazpen honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

4. Diru-itzulketa, arau-hauste eta zehapenen arloan, Batzordearen abuztuaren 6ko 2015/1368 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2009 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari ere.

5. Oker jasotako ordainketen kasuan, 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluaren 1. idatz-zatian, 58. artikuluaren 1. idatz-zatiaren e) letran edo 63. artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritakoarekin bat errekuperatutako zenbatekoari dagokion interesa kalkulatzeko, Batzordearen abuztuaren 6ko 908/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 27. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan. Exekuzio erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren aplikazio xedapenak ezarri ziren erakunde ordaintzaileei eta bestelako erakunde batzuei, finantza kudeaketari, kontuen likidazioari, kontrolei buruzko arauei, bermeei eta gardentasunari dagokienez.

6. Arduradunek iruzur edo axolagabekeria larria eginez gero, onuradunek, bidegabeki jasotako ordainketak eta dagozkion interesak itzultzeaz gain 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 63. artikuluarekin bat etorriz, beste zenbateko hau ere ordaindu beharko dute: hasieran ordaindutako zenbatekoa ken dagokien zenbatekoa.

Hamazazpigarrena.–Onuradunen publizitatea eta informazioa.

1. Laguntza hauen onuradunen datuak nekazaritzako politika bateratuaren finantziazioari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluarekin bat argitaratuko dira.

2. 95/46/EE Zuzentarauko baldintzekin bat, datu pertsonalak direnean, onuradunek bere eskubideei buruzko informazioa jasoko dute, datuak babesteko arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko prozedura aplikagarriekin bat.

II. ERANSKINA

Erlezaintzarako laguntza eskaera (PDFa).

III. ERANSKINA

Gastuen moduluak

GASTU KONTZEPTUA

ERREFERENTZIAZKO GEHIENEZKO KOSTUAK (BEZik gabe)

LAGUNTZA TEKNIKOA

25.000,00 euro

ALBAITARITZAKO PRODUKTUAK (barroaren aurkako tratamenduak)

IZEN KOMERTZIALA

AURKEZPEN KOMERTZIALA

ALEAREN KOSTUA

BAYVAROL 3,6 MG / Erlauntzetarako zerrenda

4 zerrenda

2,33 euro

APIGUARD gela (%25 timola)

50 gramo / 10 azpil

18,14 euro

ARGIZARIA

kg

8,90 euro

ARGIZARI ESTANPATUZKO LAMINA

Alea

1,04 euro

APISTAN / Erlauntzetarako zerrenda

10 zerrendako zorroa

13,91 euro

APIVAR / Erlauntzetarako zerrenda

5 zerrendako zorroa

14,95 euro

IV. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1709007