154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

10. eta 11. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26an, 2017ko aurrekontuan 10. eta 11. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

10/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

GASTUA:

1612.6410003.–Ur biltegiko programa informatikoa: 5.000 euro.

Finantzaketa

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.000 euro.

11/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN

Kreditu berezia

GASTUA:

1612.6220010.–Dagoen kolektorea berritzea Pradoko bidean (Mañeru): 17.506,99 euro.

Finantzaketa

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 17.506,99 euro.

Garesen, 2017ko uztailaren 20an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1708931