154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Andia Mankomunitateko batzarrak, 2017ko uztailaren 17ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lezaunen, 2017ko uztailaren 17an.–Burua, Ana Goretti Ochandorena Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1708716