2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Alkatetza beste baten esku uztea
Alkatetzaren uztailaren 17ko 472/2017 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da: Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik.
Ikusirik udako oporrak direla-eta udalerrian ez naizela egonen 2017ko abuztuaren 2tik 17ra, biak barne.
Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, besteak beste– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Horiek horrela, 2017ko abuztuaren 2tik 17ra, biak barne, izanen duelarik eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.
EBATZI DUT:
1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2017ko abuztuaren 2tik 17ra bitarte, biak barne; epe horretan bere gain izanen ditu.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zizur Nagusian, 2017ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1708836