154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta aldatzea

Alesbesko Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hauek hartu zituen besteak beste:

Lehena.–Langileria fitxategian atal hauek aldatzea:

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: “instalazioetako sarreren kontrola” sartzeko.

Bigarrena.–Lizentziak, baimenak eta kontzesioak fitxategian atal hauek aldatzea:

–Fitxategiaren egitura: “Irudia” datua sartzeko.

Hirugarrena.–Datu pertsonalen honako fitxategi hauek sortzea:

Kontratuak.

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: langileen kontratazioen kudeaketa, zerbitzu, obra, hornidura eta laguntzen kontratuen esleipenak, aplikatzeko den legeriaren arabera.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, dagokien kontratua esleitzeko edo deialdi batean parte hartzeko aurkezten diren agiriekin batera.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: enplegu deialdietan parte hartzen dutenak eta Udalak kontratuak esleitzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.

–Inguruabar sozialen datuak.

–Ikasketa eta lanbide datuak.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Merkataritza arloko datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: Udalaren web orria-Gardentasunaren Ataria, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearekin bat, eta Nafarroako kontratazio ataria, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Organo arduraduna: Alesbesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Alesbesko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Ikus-entzunezkoen artxiboa.

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: ikus-entzunezko fitxategi bat mantentzea ahalbidetzea, osoko bilkuren grabazioekin eta interes publikoko beste grabazio batzuekin.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, haien irudiak grabaturik.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: grabazio lekuetan dauden pertsonak. Osoko bilkuretan parte hartzen duten udalkideak eta Udaleko langileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: irudia/ahotsa.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioak: Udalaren webgunean argitaratzea.

Organo arduraduna: Alesbesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Alesbesko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Elkarteen erregistroa.

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: elkarteen erregistroa mantentzea. Laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko elkarteen kontrola.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, formulario baten bitartez.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: elkarteen ordezkariak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, kargua, NANa, helbidea eta telefonoa, sinadura.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: Udalaren webgunean argitaratzea, baimenarekin.

Organo arduraduna: Alesbesko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Alesbesko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea “Langileria” eta “Lizentziak, baimenak eta kontzesioak” fitxategiak alda daitezela eta “Kontratuak”, “Ikus-entzunezkoen artxiboa” eta “Elkarteen erregistroa” izeneko fitxategiak sor daitezela, eta aldaketak eta fitxategien altak dagokien erregistroan inskriba daitezela, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.”

Alesbesen, 2017ko ekainaren 21ean.–Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1707641