2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
7/2017 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
Aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2017ko ekainaren 29ko osoko bilkuran harturik, 2017ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, uztailaren 13koan. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuaren aldaketa hori behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1889 Foru Dekretuaren 33. Artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Kreditu-gehigarriak: 411.000 euro.
Kreditu bereziak: 1.273.000 euro.
Finantziazioa:
Diru-sarrera berriak edo handiagoak 449.000 euro.
Diruzaintzako gerakina 1.235.000 euro.
Aldaketa guztira 1.684.000 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Sarrigurenen, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1709394