2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Aldaketa eraikuntzaren ordenantzan. Hasierako onespena
Jaizko Udalak, 20017ko uztailaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jaizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko eraikuntza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Jaizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko eraikuntza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jaitzen, 2017ko uztailaren 14an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1708769