2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Urbanizazio proiektua, Gendulaingo 6. poligonoko 7. lurzatiko B azpilurzatian. Hasierako onespena
Odietako Alkatetzak uztailaren 20an eman 30/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Gendulaingo (Odieta) 6. poligonoko 7. lurzatiko B azpilurzatia urbanizatzeko proiektua, Jesús Erice Aznarrek eskaturik.
Espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean Udal honen Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, izan ditzan Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24., 25., 26. eta 134. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan 76. eta 74. artikuluei dagokienez xedatutako ondorioak.
Erripan (Odieta), 2017ko uztailaren 20an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1708879