154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Makalen oihan enkantea

Mendabiako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

–Lote bakarra, Mendabiako Udaleko herri-lurretako “La Veguilla” alderdian. PFEC oihan ziurtagiria du. Loteak 3.268 zuhaitz ditu (makala, I-214 klonak, Beaupre eta Mc), eta 3.657 metro kubiko zur.

  • Hasierako prezioa: ehun eta hirurogeita hamabost mila ehun eta berrogeita bat euro (175.141 euro) (BEZik gabe). Prezio horretatik beherako eskaintzarik ez da onartuko.

Behin-behineko fidantza: enkantean parte hartzeko, lizitatzaile bakoitzak 3.503 euro (hasierako prezioaren %2) sartuko ditu behin-behineko fidantza gisa, baldintza ekonomiko-administratiboen agirian adierazten den moduan.

Proposamenen aurkezpena: Udalak 2017ko ekainaren 29ko osoko bilkuran onetsi zuen baldintza ekonomiko-administratiboen agiria. Horren 5. oinarrian ezarritakoaren arabera, proposamen ekonomikoek baldintza ekonomiko-administratiboen II. eranskineko eredu ofizialari jarraituko diote, eta gutun itxi batean aurkeztuko dira, beste gutun itxi batekin batera. Bigarren gutun horrek enpresaren IFK, eskaintza sinatzen duen ordezkariaren NANa eta behin-behineko fidantza osatu izana egiaztatzen duen agiria bilduko ditu. Bi gutun horiek beste gutun itxi batean sartuko dira. Kanpoaldean lizitatzailearen izen sozial osoa idatzi ondoren, Mendabiako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko da, 2017ko irailaren 5eko 12:00etan beranduenez. Lizitatzaile bakoitzak proposamen ekonomiko bakarra aurkez dezake.

Proposamenak irekitzea: proposamen ekonomikoak 2017ko irailaren 5eko 13:00etan irekiko dira jendaurrean, Mendabiako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen agiria eta baldintza tekniko partikularren agiria udal idazkaritzan, Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta www.mendavia.es web-orrian eskura ditzakete interesdunek.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko esleipenaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.

Iragarkien gastuak: iragarki ofizialen eta prentsako iragarkien gastuak esleipen-hartzailearen kontura izanen dira.

Mendabian, 2017ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1709142