154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Gabarbide alderdiko usategien enkante publikoa

Luzaideko Udalak, 2017ko abuztuaren 2an egin osoko bilku berezian, erabaki zuen Gabarbide alderdiko 3, 6, 13, 14, 29, 31 eta 34 zenbakia duten usategiak enkante publikoan ematea, banan-banan.

–Modalitatea: enkante publikoa, ahozko eskaintzen bidez.

Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.

–Helburua: honako usategi hauek errentan ematea:

Gabarbide alderdiko 3, 6, 13, 14, 29, 31 eta 34 zenbakia duten usategiak, banan-banan.

–Adjudikazio epea: 4 denboraldi (2017tik 2020ra).

–Hasierako prezioak: usategi bakoitzeko hasierako prezioak hauek izanen dira, lehenengo denboraldirako:

–3. usategia: 2.800,00 euro.

–6. usategia: 2.400,00 euro.

–13. usategia: 11.400,00 euro.

–14. usategia: 10.000,00 euro.

–29. usategia: 1.900,00 euro.

–31. usategia: 2.400,00 euro.

–34. usategia: 800,00 euro.

Prezioetan ez dago beza sartua.

–Enkantea egiteko ekitaldi publikoa: 2017ko abuztuaren 26an, larunbatean, 12:00etatik aitzina, Luzaideko Herriko Etxeko zine-erabilera anitzeko aretoan.

–Fidantza: enkantean parte hartzeko, Enkante Mahaian 100 euroko fidantza (dirutan) ordaintzea ezinbestekoa izanen da; enkantea bukatu ondoren, adjudikazioa lortu ez dutenei fidantza itzuliko zaie; hasierako adjudikaziodunei ez zaie fidantza itzuliko behin betiko adjudikazioa egin arte, adjudikazio prezioaren %30 ordaindu beharko dutelako.

–Baldintzen plegua: interesdunen eskura dago Udalaren webgunean www.luzaide-valcarlos.net, Kontratazio Atarian eta Udal Idazkaritzan.

Luzaiden, 2017ko abuztuaren 3an.–Luzaideko Udalaren Batzorde Kudeatzaileko Presidentea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1709361