154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Euntzaro alderdiko usategien enkante publikoa, lote bakarrean

Luzaideko Udalak, 2017ko abuztuaren 2an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen enkante publikoan ematea, ehiza-aprobetxamendurako, Euntzaro alderdiko 1etik 14ra arteko zenbakia duten usategiak, lote bakarrean.

–Modalitatea: enkante publikoa, ahozko eskaintzen bidez.

Gora jotzeko hainbestekoa: 100 euro.

–Helburua: honako usategi hauek errentan ematea:

Euntzaro alderdiko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 zenbakia duten usategiak, lote bakarrean.

–Adjudikazio epea: 4 denboraldi (2017tik 2020ra).

–Hasierako prezioak: lote bakarrean errentan emanen diren usategien hasierako prezioa hau izanen da, lehenengo denboraldirako:

1etik 14ra arteko zenbakia duten Euntzaroko usategiak, lote bakarrean 6.000,00 euro.

Prezioan EZ dago BEZa sartua.

–Enkantea egiteko ekitaldi publikoa: 2017ko abuztuaren 26an, larunbatean, 12:00etatik aitzina, Luzaideko Herriko Etxeko zine-erabilera anitzeko aretoan.

–Fidantza: enkantean parte hartzeko Enkante Mahaian 100 euroko fidantza (dirutan) ordaintzea ezinbestekoa izanen da; enkantea bukatu ondoren, adjudikazioa lortu ez dutenei fidantza itzuliko zaie; hasierako adjudikaziodunei ez zaie fidantza itzuliko behin betiko adjudikazioa egin arte, adjudikazio prezioaren %30 ordaindu beharko dutelako.

–Baldintzen plegua: interesdunen eskura dago Udalaren webgunean www.luzaide-valcarlos.net, Kontratazio Atarian eta Udal Idazkaritzan.

Luzaiden, 2017ko abuztuaren 3an.–Luzaideko Udalaren Batzorde Kudeatzaileko Presidentea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1709360