2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
9. poligonoko 508. lurzatiaren desafektazioa erabilera lagatzeko. Hasierako onespena
Leozko Udalak, 2017ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin onetsi zuen hasiera batean Santsoaingo 9. poligonoko 508. herri lurzatiaren desafektazioa, haren erabilera tiro olinpikorako lagatzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.
Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.
Iratxetan, 2017ko uztailaren 17an.–Alkate ordezkaria, Raquel Recalde Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1708713