2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Biguriako larreen aprobetxamendua
Honako hau argitaratzen denetik aurrera, hamabost egun naturaleko epea izanen da, eskubidea dutela uste dutenek Biguriako larreak haiei esleitzeko eskaera egin dezaten.
Eskaerarekin batera, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dira.
Herrilurretako larreek finka partikularrekin batera osatzen dutenez ustiapen unitate bat, jaberik baldin bada aipatutako ustiapen unitate horretara bere finka sartzea nahi ez duena, epe bera izanen du Gesalazko Udaletxean agertzeko eta horixe adierazteko, idatziz. Epe hori iragaten bada inork kontrakorik adierazi gabe, aprobetxamenduaren kontzesioak irauten duen urte guzietan ezin izanen dira finkak aprobetxamendu horretatik atera.
Muetzen (Gesalatz), 2017ko ekainaren 29an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1708846