154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ordenantza, datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Behin betiko onespena

Ezporogiko Udalak, 2016ko ekainaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategien sorrera arautzen duen ordenantza.

Onespenaren erabakia 2017ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agezan, 2017ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.

ORDENANTZA, EZPOROGIKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO

Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Elkartze zibilen fitxategia:

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: elkartze zibilen erregistroa eramatea, ezkondu gabeko bikote egonkor gisa agertzea interesatuen elkartzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatu duten bikoteak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Bertzelako datuak: bizikidetza noiz hasi zen eta noiz egin zen inskripzioa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

Datuen komunikazioak: ez da eginen, salbu eta batasuneko kideetako edonork eta epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.

Organo arduraduna: Ezporogiko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ezporogiko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Laguntzen eta diru-laguntzen fitxategiak:

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: Udalak emandako laguntza eta diru-laguntzen kudeaketa.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak, datuak biltzeko inprimakien bitartez.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaile eta onuradunak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, NANa, sinadura, bizileku baimena.

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

–Ikasketa eta lanbide datuak.

–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Enpleguaren gaineko datuak.

–Inguruabar pertsonalen gaineko datuak.

–Merkataritza arloko datuak.

–Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: gardentasun ataria abenduaren 9ko Gardentasunari, informazioa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen arabera.

Organo arduraduna: Ezporogiko Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ezporogiko Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: L1708847