154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2017ko abuztuaren 31n bukatuko dela. Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Arroizko Udalaren kontuetan ordainduko dira, herriko banketxeetan, aipatutako epean. Helbideratutako ordainagiriak dagozkien banku-kontuetan kargatuko dira 2017ko abuztuaren 31n.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Arroitzen, 2017ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1709234