2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Otadia 3. sektoreko birzatitze proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena
2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19koan, argitaratu eta jendaurreko epea iraganik, izandako alegazioak azterturik, Altsasuko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko uztailaren 31n egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Otadia 3. sektoreko birzatitze proiektuaren behin betiko likidazioaren kontua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Altsasun, 2017ko Abuztuaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.
Iragarkiaren kodea: L1709395