154. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Iortia Kultur Gunearen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iortia Kultur Gunearen erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa (2017ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, 2017ko uztailaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Aldaketa hau egin da Iortia Kultur Gunearen erabilerari buruzko araudiaren 18. artikuluan, eta honelaxe idatzita geldituko da:

“18. artikulua. Ondoren eskatzaileari prezio publikoa ordaintzeko eskatuko zaio, baimendutako data baino hilabete lehenago gutxienez. Sarrera kobratzen den alokairuen kasuan, Udalak leihatilan lortzen den diru-bilketatik jasoko du alokairuari dagokiona. Leihatilako diru-bilketa alokatze gastuak baino murritzagoa bada, errentariak Altsasuko Udalari dagoen aldea ordainduko dio bankuko transferentzia bidez, eskabidearen inprimakian adierazitako Udalaren kontuan, emanaldiaren ondoko lehenengo egun baliodunean. Transferentzia egin izanaren egiaztagiria e-mail honetara igorri beharko da: iortia@altsasu.net, egin den egun bereko goizean.

Iragarkiaren kodea: L1708699